Hilerokoaz babesteko beste aukera.

NEO PEQUES GUMMIES
14/11/2018
Euskaraldia farmazian!
23/11/2018
NEO PEQUES GUMMIES
14/11/2018
Euskaraldia farmazian!
23/11/2018

Hilerokotik babesteko “Intimina”-k silikonazko  kopak eskaintzen dizkigu, tanpoi eta konpresen ordezko bezala. Ez dute xurgatzen, jaso egiten dute jarioa, eta oso ondo moldatzen dira emakumearen gorputzera, lehortasunik eta minik eman gabe, 12 ordutan babestuz,  jario handiko egunetan baita ere.

Nola erabiltzen da?

1-Tolestu eta sartu.

2-12 orduz erabili gehienez.

3-Atera eta ustu.

4-Garbitu eta berriz sartu.

 

Bi tamainako kopak daude :

  • “A tamaina”: Ez baduzu erditze prozesurik izan, edo zesarea bidez erditu baduzu.
  • “B tamaina”: Naturalki erditu baduzu (baginala) edo zoru pelbikoa ahula baduzu.

Hala ere, azaroak 21 ean, asteazkena, arratsaldeko 15.30tan, Odriozola botikan, zoru pelbikoa eta hilerokoarentzako kopei buruzko hitzaldia izango dugu. Anima zaitez eta zure zalantza guztiak argitzen saiatuko gara!!!!!  Eman zure izena botikan.